Ezko kolorebiko
Ezko kolorebikoa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrophorus |
Espeziea | Hygrophorus persoonii Arnolds, 1979 |
Ezko kolorebiko, artadi-ezko, txapar-ezko edo ezko olibazuria (Hygrophorus persoonii) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Azala eta oin osoa kendu behar dira, Perretxikoaren zatirik likatsuenak saihesteko, gainerakoan ez baita jateko txarra.
Sinonimoak : Hygrophorus olivaceoalbus, Hygrophorus dichrous.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 9 cm arteko diametrokoa. Hasieran ganbila, heltzean zabaldu egiten da. Ertza biribildua du. Azal lodia eta erraz bereizteko modukoa, gainazal muzilagoduna. Oliba kolorekoa edo gris-arrea.
Orriak: Zuriak, luzeak, okertuak, zabal, Itsatsi-dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Luzea, 5 - 9 cm-koa; goialdean 1 cm-ko zabalerako eremu zuri bat du, eta hortik behera, ezkata likatsuez estalita oinarriraino, Itxura nabarra du eta kapelaren kolore berekoa. Ezaugarri honek ematen dio izena espezieari.
Haragia: Zuria, trinkoa, zapore gozokoa eta usain leunekoa.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Dichrous epitetoa ere grekotik dator, bi kolore esan nahi duen "dichroos" hitzetik. Kapelaren mintzaren kolore bikoitzagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jateko ona; hala ere, lirdingatsua dela eta, kapelak perretxikoak jasotzerakoan zuritzea komeni da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrophorus limacinus eta Hygrophorus olivaceoalbus delakoekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda amaieran eta udazkenean, Hostozabalen basoetan. Bereziki Quercus ilex zuhaitzen basoetan[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Japonia eta Bolivia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 380 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 110 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 190 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 407 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..